EGIN ZURE ERRESERBA

Ostatu jasangarria Burdin Haranaren bihotzean

Adibide praktiko bat da, tokiko energia-iturri berriztagarrien (airea eta eguzkia) kudeaketa energetikorako, aurrezteko, eraginkortasunerako eta aprobetxamendurako neurriak aplikatzeari buruzkoa.

Burujabetza energetikoan sinesten dugu, eta horregatik hornitzen gara elektrizitate berde eta garbiaz gure 17 plaka fotovoltaikoei esker. Gainera, gure plakek apartamentuetan kontsumitu ezin dugun gehiegizko elektrizitatea sortzen dutenean, ur beroa ekoizteko aprobetxatzen dugu, sukaldeetarako, komunetarako eta zoru erradiatzaileko berogailurako erabiltzen dugun aerotermia-ekipoarekin.

Zerbitzuak

Lan pedagogikoa eta didaktikoa ere egiten dugu, apartamentuetako instalazio berriztagarriak erabiltzen baititugu energiaren eta eraginkortasunaren arloko prestakuntza eta tailer praktikoak emateko.

Apartamentu
jasangarriak

Instalazio
Berriztagarriak

Tailer
pedagogikoak

Kultura
energetikoa

Eguzki
sukaldea

Herri Baratze
ekologikoa

Bizikletak eta
umeen kotxetxoak

Eremu komunak

Apartamentuek terraza batera sarbidea dute, non eguzki-sukaldeak erabili daitezke. Bizikletak edo umeen kotxetxoak uzteko ere erabil daiteke. Aldabean elikadura-subiranotasunean sinesten dugu, horregatik bezeroek gure herri-baratze ekologikoaren fruituak bil ditzakete. Terraza handia da, baina bertako elementuak eta terrazarako eskubidea duten gainerako pertsonak errespetatuz erabiliko da.

Gozatu Burdin Haraneko esperientzia onenez